Maritxu Kajoi 2014

IRAILAK 26 , EGUAKOTXA NOBENAIXUE

 

Maritxupeien 18:30etik aurrera, arrimetan zarien danondako primerako ardaue ta gaztaie probetako aukerie.

Aurtenguen SUDC omenduko dogu herrixen ein dauen ta eitxen dauen lan danagatik.

Nobenarixoko argazkiak

 

URRIAK 3 EGUAKOTXA, MARITXU KAJOI

 

08:00etan Etxaflero bidez liztor asiarren habixak apurtuko die.

 

11:30ien Ordu honetatik aurrera taberna kanpuen basua aparkatziagatik OTA-TAO pagau biherko da. Aurtenguen froga modura jarriko da.

 

14:30ien Javier Madrazoren eskutik Kondekuako babes ofizialeko etxien zozketie.

 

17:30ien Irrien lagunekin umiendako “Irri Herri Anitz” ikuskizune Seber Altuben. Eurixa einez gero, Biterin.

 

18:00etatik aurrera. Gaztetxoentzako Niri bost lehiaketa (galdera-erantzun labur eta froga ezberdinen lehiaketa). Kalean zehar izango da Gaztegunetik abiaturik. Eguraldi txarrarekin Gaztegune barruan.

 

18:30ien Kiliki eta Erraldoi txiki eta ertainak herriko kalietan ziher.

 

19:00etan Oria txaranga beteranuan doinuak entzungo ditugu Herriko plaza eta inguruetan. Gora Maritxu!

 

20:30ien Maritxuri Lore eskaintza Herriko plazan. Urteko txikituak eskertu, krisixek txikiteue ez zapuzteko eta datorren urtien danok egon gaittezen eskaketako.

 

00:00etan Dantzaldixe Herriko plazan Luhartz -en eskutik.

 

02:30ien Ogi, ardo eta herriko etxetresnen Cata txosnagunien.

 

Abixuek

 

- Eskapularixua txintxilik eta dotore-dotore jantzitte urten deigun danok.

- BAZen makulu bat eta bildotsa agertu die. Interesauek badakixie nora jo.

- 10 eskapularixo erosten dittuenak aurten Atxabaltako Kiroldegixen Kurtzebarrire begire igeri eitteko abonue debalde.

- Akordau Maritxuk ikaragarri eskertzen dauela lorak jasotzia. Animau koadrila danak.

- Goguan hartu Maritxuk ez dauela onarketan jarrera sexista ez homofobo-lesbofoborik.

- Ta zela ez, ezin jaixe ospatu herriko preso ta iheslarixekin akordau barik. Jaixe danok alkarrekin ospatu daigun.

 

 

Laguntzaileak

MKJ twitterren

maritxukajoi aurtengo saskixan irabazlia! zorionak! http://t.co/07S055ds9j
maritxukajoi RT @jbereziartua: Hilaren 29an botako dute arbola, omenaldia jaso eta gero http://t.co/rSxGNUf0O3 #agurarbolapeta http://t.co/dvRixIjVMY
maritxukajoi Maritxuk saskixa zozketatu dau ta irabazlia....Irene Dolara! Zorionak!
maritxukajoi Mkj shangai! Ondo pasau ta gaiztuk izen! http://t.co/6gQZBjwDbo

Bertsoa 2014

 

For best business class hosting read InMotion Reviews and get a good web hosting deal.
Maritxu Kajoi komisiñua - Arrasate